XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mikel Lanpernaren familia bezala barre egitera joana zela, eta gainera bero izugarria sumatzen zuen masailetan, gorri-gorri zegoela adierazten zion berotasun madarikatu eta ezagun hura hain zuzen ere.

Tragu txarra pittin bat atzeratzeko aitzaki bila saiatu zen, baina alferrik, ez zitzaion ezer bururatzen.

Bat-batean konturatu zen beti pixa egitera joanez ibiltzen zela, eta inor ez zela harrituko orduan ere txizagurez egoteaz.

- Aizue, sentitzen dut, bai, benetan sentitzen dut, baina txiza egin beharra daukat eta lehenbailehen.

Besteek, ez zuten batere ondo hartu klubaren saioa horrela eteten, baina beste erremediorik ez zegoela ikusita, muturra okertzearekin konformatu ziren.

Behin alde egin zuenean ordea, era guztietako komentarioak entzun ziren txabola barruan:

- Harrigarria da, Mikel, Afrikako tribuetako dantzarien antzera ari zen saltoka, beti negarrez eta hala ere badu likidoa txiza egiteko.